Maiatzak 8, igandea. ESKOLARTEKO IBILALDI NEURTUA, Azpeitia.


Kaixo mendizaleok!

Datorren igandean, hilak 8, AZPEITIAko inguruetara joango gara, Gipuzkoako Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Elkarteak antolatu duten eskolarteko ibilaldian pate hartzeko. Oraingo honetan Urola bailarako eskoletako haurrekin egingo dugu goiz pasa.

Ibilbidea Azpeitiko Plaza Nagusian hasi eta Arauntza mendira abiatuko da. Ibilbidea zirkularra da eta haur eta guraso, elkarrekin egiteko modukoa.

  • Igandean, goizeko 8:15etan elkartuko gara Urretxuko frontoian. Azpeitian irteera 8:30-9:00 bitartean izango bait da.
Ohiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak ekartzea eskertuko genuke. Ezin ezean, lasai etorri, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan.

Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako oinetako eta arropa egokiak eraman, baita aldatzekoak ere; goiza pasatzeko ura eta janaria.

Izen ematea maiatzak 5 ostegunarako egitea eskertuko genuke, Azpeitiko antolakuntzari lana erraztu eta parte hartzaileen zerrenda garaiz helarazteko. Horretarako, gainzuri.mendia@gmail.com helbidera idatzi haurren izen-abizenak eta helduen kopurua adieraziz. Ibilbidearen bukaeran haurrek diploma bat jasoko dute eta parte hartzaile guztientzako mokadu bat jateko aukera izango da antolakuntzaren eskutik.

Animatuko zeratelakoan, jaso agur bana.

IBILBIDEA:

Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.