Martxoak 13, igandea. HERNIOZABAL, Albiztur.


Kaixo mendizaleok!

Datorren igandean, hilak 13, HERNIOZABAL mendira joango gara, Albizturreko Urkizu auzotik abiatuta. Bertatik inguruko ikuspegi paregabea degu, kostaldea ere ikusten delarik. Itzulerako bidean, Mendikuteko erdi aroko gaztelua zenaren aztarnak bisitatzeko aukera izango dugu ere.

Ibilbidea zirkularra da eta haur eta guraso, elkarrekin egiteko modukoa.
  • Igandean, goizeko 9:30tan elkartuko gara Urretxuko frontoian.
Ohiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak ekartzea eskertuko genuke. Ezin ezean, lasai etorri, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan.

Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako oinetako eta arropa egokiak eraman, baita aldatzekoak ere; goiza pasatzeko ura eta janaria.

Izen ematea martxoak 11 ostiralarako egitea eskertuko genuke, gainzuri.mendia@gmail.com helbidera idatziz (parte hartzaile kopurua eta haurren adina adierazi), txangoa aurrez modu egokian prestatu eta antolatu ahal izateko. Edonola ere, azken orduan agertuz gero ez legoke arazorik.

Animatuko zaretelakoan, jaso agur bana.

Info+:










Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.