Otsailak 20, igandea. ALLEKO, Lizarrusti.

Kaixo mendizaleok!

Datorren igandean, hilak 20, ALLEKO mendia eta basoa ezagutuko ditugu, Lizarrustiko inguruetan.

"Ingurune hau Lizarrusti Parketxetik hurbil egonagatik ere, ezezaguna da; baina badu halako zera berezia... Harkaitz biluziak Ipar haizearen ufada hotzetatik babestuta, bidezidorra harri, goroldio eta pagoz egindako paisaian murgiltzen da. Ipuinetakoak diruditen leku hauek aitzineko garaiak ekarriko dizkizute gogora. Ikazkinak, artzainak, egurketariak eta estraperlistak ibili ohi ziren bide hauetan orain asko ez dela."

Ibilbidea haur eta guraso, elkarrekin egiteko modukoa da, eta eguraldi eskasa eginez gero basoaren babesean ibiltzeko aukera ematen duena.
  • Igandean, goizeko 9:30tan elkartuko gara Urretxuko frontoian.
Ohiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak kotxea ekartzea eskertuko genuke. Inork kotxerik ez balu, lasai etor dadila, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan.

Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako oinetako eta arropa egokiak eraman, baita aldatzekoak ere; goiza pasatzeko ura eta janaria.

Izen ematea otsailak 18 ostiralarako egitea eskertuko genuke, gainzuri.mendia@gmail.com helbidera idatziz, parte hartzaile kopurua eta haurren adina adieraziz, txangoa aurrez modu egokian prestatu eta antolatu ahal izateko. Edonola ere, azken orduan agertuz gero ez dago arazorik.

Animatuko zaretelakoan, jaso agur bana.

Info+:

Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.