Urtarrilak 16, igandea. AITZORROTZ, Eskoriatza.

Urte berri on mendizaleok!

Datorren igandean, hilak 16, AITZORROTZ mendira joango gara, Zaraiako mendilerroan eta Eskoriatzako udalerriaren barnean.
Tontorrak 738 metroko altuera dauka eta bertatik Debagoienako ikuspegi paregabea dugu. Erdi Aroan, Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zegoen bertan, Arabako Arratzu-Ubarrundia eta Gipuzkoako Deba Garaiaren arteko pasagunea kontrolatzen zuena. Gaur egun XVI. mendeko baseliza txiki bat dago haren ordez. 

Eguraldia eta biltzen geran taldearen arabera, Dorletatik (Leintz Gatzaga) edota Bolibarretik (Eskoriatza) hasiko dugu txangoa. Ibilbidea haur eta guraso elkarrekin egiteko modukoa da.
  • Igandean, goizeko 9:30tan elkartuko gara Urretxuko frontoian.
Ohiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak kotxea ekartzea eskertuko genuke. Inork kotxerik ez balu, lasai etor dadila, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan.

Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako oinetako eta arropa egokiak eraman, baita aldatzekoak ere; goiza pasatzeko ura eta janaria.

Izen ematea urtarrilak 14 ostiralarako egitea eskertuko genuke, gainzuri.mendia@gmail.com helbidera idatziz, parte hartzaile kopurua eta haurren adina adieraziz, txangoa aurrez modu egokian prestatu eta antolatu ahal izateko. Edonola ere, azken orduan agertuz gero ez dago arazorik.

Animatuko zaretelakoan, jaso agur bana.

Info+:

















Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.