Abenduak 19, igandea. MURGIL, Gabiria.

Kaixo mendizale.

Datorren igandean, hilak 19, Gabiriko MURGIL mendira joango gara.
Ibilbidea zirkularra da eta desnibel gutxikoa, haur eta guraso elkarrekin egiteko modukoa.
  • Igandean, goizeko 9:30tan elkartuko gara Urretxuko frontoian.
Elkartzen geran taldearen arabera, erabakiko dugu Urretxu bertatik oinez abiatu edota kotxez hurbilketa arin bat egin ibilbidea laburtzearren. Beraz, badaezpada kotxea prest izan frontoi inguruan. Inork kotxerik ez balu, lasai etor dadila, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan.

Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako oinetako eta arropa egokiak eraman; goiza pasatzeko ura eta janaria.

Izen ematea abenduak 17 ostiralarako egitea eskertuko genuke, gainzuri.mendia@gmail.com helbidera idatziz, parte hartzaile kopurua eta haurren adina adieraziz, txangoa aurrez modu egokian prestatu eta antolatu ahal izateko. Edonola ere, azken orduan agertuz gero ez dago arazorik.

Animatuko zaretelakoan, jaso agur bana.






Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.