2021-2022 MENDI IRTEERA EGUTEGIA

Ondoren aurkezten ditugun mendi irteerak, haurren neurrira prestaturiko ibilbideak dira, haurrek eta gurasoek elkarrekin parte hartu ahal dezagun. Mendizaletasuna hezitzailea da, naturaz eta ingurumenaz gozatzen irakasten digu. Mendiak, herriak, paisaiak, ondasun kulturalak, gure arbasoen aztarnak eta garai bateko bizimoduaren hainbat lekuko bertatik ezagutzeko parada ematen digu ere.

Mendi Taldeak gonbidapena luzatzen dizue, haur eta guraso, hurrengo mendi irteeratan parte hartzera: 

  • Azaroak 7: XXXIII. Anjel Etxeberria Memoriala-Ostadar Mendi Taldeak antolatua, Urretxu-Zumarraga.
  • Abenduak 19: MURGIL, Gabiria.
  • Urtarrilak 16: AITZORROTZ, Dorleta.
  • Otsailak 20: ALLEKO, Lizarrusti.
  • Martxoa: (Data eta lekua zehaztu gabe oraindik) Eskolarteko Ibilaldi Neurtua, Gipuzkoako Mendi Federazioak antolatua.
  • Apirilak 3: ANDUTZ, Itziar.
  • Maiatzak 8: GAZUME, Iturriotz.
  • Ekainak 5: ARAIA inguruak.


  • Neguko irteeratarako, goizeko 9:30tan elkartuko gara Urretxuko frontoiko sarrera nagusian. Beste irteeratarako, 9:00tan. Irteera bakoitzerako deialdia egingo da informazio guztiarekin.
  • Mendi irteeren inguruko informazio guztia blog-an duzu eskuragarri: gainzurimendia.blogspot.com
  • Edozein zalantzatarako, gainzuri.mendia@gmail.com helbidera idatzi eta argibide osagarriak helaraziko dizkizugu.


Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.