Azaroak 7, igandea: XXXIII. Anjel Etxeberria Memoriala-Ostadar Mendi Taldea, Urretxu Zumarraga.

Kaixo guztioi.
Guraso Elkarteko Mendi Taldeak igandetako mendi irteeren antolaketari berriro ekitea erabaki du. Une honetan 2021-2022 ikasturteko egutegia zehazten ari gara eta lehenengo irteera Ostadarrek antolatzen duen haur ibilaldia izango da.

Datorren azaroaren 7 igandean, XXXIII. Anjel Etxeberria Memoriala ospatuko da Ostadar Mendi Taldeak antolatua.

  • Urretxu-Zumarragako ikastetxeetako haur, guraso eta irakasleei luzatutako gonbidapena.
  • Goizeko 8:15etan elkartuko gara Zumarragako Plazan. Irteera goizeko 8:30etan izango da. Itzulera 13:00tarako aurreikusten da.
  • Ibilbidea, Izukitza - Abendaño - Txarren - Oleta - Oñamendi (Iñaki Beitiaren omenezko buzoia) -Agiñaga inguruetatik izango da. Anoa-postua Agiñagako pilotalekuan izango da. 
  • HAURRENTZAKO MENDIKO ARGAZKI RALLYA ospatuko da ere. Beraz ez ahaztu argazki kamera!
  • Martxan parte hartzen duten haurrek oroigarri diploma jasoko dute.

  • Antolakuntzari lana erraztu eta parte hartzaile kopurua aurreikusteko, eman haurraren izena gainzuri.mendia@gmail.com helbidera idatziz (heldu kopurua ere adierazi), ahal dela datorren asteartea, azaroak 2rako. Bestela ere parte hartu daiteke.
  • Azkenik, ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko oinetako eta arropa egokiak eraman, ura eta janaria.


Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.