Mendizaletasunaren birusa zabaldu


Koronabirusaren eraginez haurrek dituzten mugikortasun eta denbora mugak kontutan izanik, Gainzuriko Guraso Elkarteko Mendi Taldeak landa ibilaldi batzuk prestatu ditu ahal den neurrian gune urbanotik irten eta naturaz gozatzeko aukera izan dezaten etxeko txikienek.

Ibilbide proposamenak, Urretxu eta Zumarragako haur bakoitzaren bizitokia abiapuntu harturik, kilometro bateko erradioko distantziara eta ordu beteko denboran egiteko moduan zehaztu dira.

Hala ere, bakoitzak bere ibilbidea prestatu dezan animatzen zaituztegu eta natur guneetan ibiltzeko aukerak bila ditzazuen, mendizaletasunaren birusa etxeko txikien artean zabalduz.

Ibilbide berririk badezu, bidali gainzuri.mendia@gmail.com helbidera eta bertan argitaratuko dugu bi herriotako haur guztiekin elkarbanatuz. 

Animo!


1go IBILBIDEA, Iparragirre-Pagoeta. URRETXU: Iparragirre enparantza - Nekolalde - Erribidea - Etxaburu - Igerilekua - Pagoeta



2. IBILBIDEA, Iparragirre-San Martin. URRETXU: Iparragirre enparantza - Nekolalde - Erribidea - Etxaburu - Larreaga - Gurutzesantu - San Martin



3. IBILBIDEA, Pagoeta-Amezti-Pagoeta. URRETXU: Pagoeta - Igerilekua - Zuloaga - Amezti - Igerilekua - Pagoeta



4. IBILBIDEA, Izazpi Auzoa-Goiko Txabola. ZUMARRAGA: Izazpi auzoa - Argisao - Oruezabaleta - Goiko Txabola - Landarro - Argisao - Izazpi auzoa



5. IBILBIDEA, Elizkale-Antio-Eitzaga. ZUMARRAGA: Elizkale - Gurrutxaga -Antio - Intsausti - Urruti - Eitzaga



6. IBILBIDEA, Etxeberri-Leturiondo-Etxeberri. ZUMARRAGA: Etxeberri - Gerra Errota - Igaraberri - Leturiondo - Bidegorria - Etxeberri




*GAINDEGIA-k Udalerriaren muga eta bizitokitik kilometro bateko eremua bistaratzelko mapa interaktiboa:
https://gaindegia.eus/eu/udalerriko-muga-eta-km-bateko-eremua-bistaratzeko-mapa

Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.