Maiatzak 24, igandea. IÑAKI BEITIA MENDI MARTXA, ekimen berezia!

Aurtengo Iñaki Beitiaren omenezko Mendi Martxa bertan behera geratu den arren, antolatzaileek igande honetarako ekimen berezi batetarako deialdia zabaldu dute guztiok, haur eta gurasook ere parte har dezagun:

"Maite eta estimatzen dugun norbait galdu dugun guztiok eguneroko jarduera txikietan gogorarazi ohi dugu. Egun bereziak ere badaude. Igande honetan, maiatzak 24, horietako bat da. Bai, behintzat, Iñaki ezagutu genuenontzat. Koronabirusa dela-eta ezin dugu Iñaki Beitia Mendi Martxa aurreko 23 edizioetan egin dugun era berean ospatu, baina proposamen bat egin nahi dizuegu:Distantzia sozialari eutsiz, egun horretan egiten dugun jarduera fisikoa edozein delarik,aurreko 23 edizioetako kamisetaren batekinegiteko eta harro erakusteko eskatzen dizuegu. Argazkirik ateratzen badugu Beitia Mendi Martxa Facebook-ean edo Twitter-aen (#AurtenEreBeitiarekin traola erabiliz) argitaratu ditzakegu.
Oharra: Anoa postua bakoitzaren kontura izango da. Ea Aizpurutxoko salda eta txorizoa berdintzen dituzuen!!!"

Informazio osoa ondorengo loturan: www.beitia.org

       





Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.