Martxoak 15, igandea. ESKOLARTEKO IBILALDI NEURTUA, Azpeitia.

Igandeko mendi irteera bertan behera geratu da.

Info+: http://www.lagunonakmb.org/eu/berriak/432-ekintzak-bertan-behera


*********************************************************
Kaixo guztioi.

Hurrengo mendi irteera martxoak 15, igandean izango da. Oraingo honetan Gipuzkoako Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Elkarteak AZPEITIAn antolatu duten eskolarteko ibilaldira joango gara. Oraingo honetan Urola bailarako eskoletako haurrekin egingo dugu goiz pasa.

Ibilbidea Azpeitiko Plaza Nagusian hasi eta Arauntza mendira abiatuko da. Ibilbidea zirkularra da eta haurren neurrira prestaturikoa, haurrek eta gurasoek elkarrekin parte hartu ahal dezagun.

Betiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak bere kotxea ekartzea eskertuko genuke. Hala ere, aukerarik ez duena lasai etor dadila, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan.

Igandean, goizeko 8:15tan elkartuko gara Urretxuko frontoian, Azpeitin irteera 8:30-9:00 bitartean izango bait da. Itzulera 13:30 aldera aurre ikusten da.

Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako oinetako eta arropa egokiak eraman; goiza pasatzeko ura eta janaria.

Izen ematea, martxoak 12 ostegunarako egitea eskertuko genuke, Azpeitiko antolakuntzari lana erraztu eta parte hartzaileen zerrenda garaiz helarazteko.

Horretarako haurren izen-abizenak eta helduen kopurua gainzuri.mendia@gmail.com helbidera bidali. Hala ere, azken orduan agertuz gero ez dago arazorik.

Animatuko zeratelakoan, jaso agur bana.

IBILBIDEA:
https://www.gmf.eus/galeria/Eskola%20Mendi/Ibilaldiak%2020/Azpeitia.pdf



Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.