Otsailak 16, igandea. LEGAIRE-BAIO, Entzia mendilerroa. Araba.

Kaixo guztioi.

Hurrengo mendi irteera otsailak 16, igandean izango da. Oraingo honetan Arabako lurraldeetara joango gara, Entzia mendilerrora hain zuen ere. Opakuako gainatik Legaireko larretara iritsiko gera ta bertatik hasiko dugu ibilbidea Baioko gainara iritsiz. Arabako Lautada eta Nafarroako Sakana elkartzen diren leku honetatik ikuspegia izugarria da, parean Aratz-Aizkorri Parke Naturala dugularik ere. Gainera bertako ondare megalitikoa ezagutzeko aukera izango dugu ere.

Ibilbidea zirkularra da eta haurren neurrira prestaturikoa, haurrek eta gurasoek elkarrekin parte hartu ahal dezagun.

Betiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak bere kotxea ekartzea eskertuko genuke. Hala ere, aukerarik ez duena lasai etor dadila, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan.

Igandean, goizeko 8:30tan elkartuko gara Urretxuko frontoian. Itzulera 13:30 aldera aurre ikusten da.

Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako oinetako eta arropa egokiak eraman; goiza pasatzeko ura eta janaria.

Izen ematea, otsailak 14 ostiralarako egitea eskertuko genuke, zerrenda aurrez prestatu eta antolatu ahal izateko. Hala ere, azken orduan agertuz gero ez dago arazorik.

Animatuko zeratelakoan, jaso agur bana.

IBILBIDEA:
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/20180730-circular-campas-legaire-akarrate-surbe-mirutegi-baio-campas-legaire-27080671

Inguruari buruzko informazioa:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Entzia_mendilerroa

https://turismoa.euskadi.eus/eu/naturguneak/entzia-mendizerra/aa30-12375/eu/




Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.