Urtarrilak 19, igandea. BALIARRAIN-ALTZAGARATE, Tolosaldea-Goierri

Kaixo guztioi.

Hurrengo mendi irteera urtarrilak 19, igandean izango da. Oraingo honetan Baliarrainetik abiatuta Altzagaratera joango gara, Tolosaldea eta Goierri elkartzen diren lekura, paisaia ederrez gozatzeko lekua Aralaren ondoan.

Ibilbidea zirkularra da eta haurren neurrira prestaturikoa, haurrek eta gurasoek elkarrekin parte hartu ahal dezagun.

Betiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak bere kotxea ekartzea eskertuko genuke. Hala ere, aukerarik ez duena lasai etor dadila, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan.

Igandean, goizeko 8:30tan elkartuko gara Urretxuko frontoian. Itzulera 13:30 aldera aurre ikusten da.

Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako oinetako eta arropa egokiak eraman; goiza pasatzeko ura eta janaria.

Izen ematea, urtarrilak 17 ostirala baino lehen egitea eskertuko genuke, zerrenda aurrez prestatu eta antolatu ahal izateko. Hala ere, azken orduan agertuz gero ez dago arazorik.

Animatuko zeratelakoan, jaso agur bana.


IBILBIDEA:
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-outdoor/baliarrain-altzagarate-43145332

Inguruari buruzko informazioa:
http://www.baliarrain.eus/eu/turismo-bulegoa

Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.