IZAZPI-EZKIO. ARGAZKIAK

Gaurkoan Izazpira igotzea baztertu dugu azkenean eta eguzkiaz, ibilbideaz eta lagunarteaz lasai gozatzea erabaki dugu.
Talde polita elkartu gara Urretxu Zumarraga Ezkiorekin lotzen dituen ibilbidea egiteko.

Behin Ezkiora iritsita salda bero bat hartzeko aukera izan dugu herriko ostatuan, baita bertako parkean jolastu edota frontoian pilotan aritzeko ere.
Azkenik autobusa hartu eta herrira itzuli gara.

Horra gaurko argazki batzu guztiokin elkarbanatzeko.

Bide batez hurrengo mendi irteerarako gonbidapena luzatzen dizuegu ere.
https://gainzurimendia.blogspot.com/2019/10/mendi-irteeren-egutegi-posterra.html





























Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.