Haurrentzako Ostadar Argazki Rallyko sari banaketa

Ostadarrek ospatzen ari duen Mendi Astearen barne, gaurkoan Haurrentzako Mendi Argazki Rallyko X. Edizioko sari banaketa ekitaldia izan da Labeaga aretoan.

Gogoratuko duzuen moduan urriaren 27an Anjel Etxeberria Memoriala ospatu zan Urretxu Zumarragako haurrentzako mendi irteera eta argazki rallyarekin.
https://gainzurimendia.blogspot.com/2019/10/xxxii-anjel-etxeberria-memoriala.html?m=1

Guztira hogeita hamabost neska mutilek parte hartu dute lehiaketan, bakoitzak lau argazkitako bilduma aurkeztu duelarik.

Aurrenik aurkeztu diren argazki guztiekin prestatutako proiekzioa eskeini digute eta ondoren lehiaketako sari banaketa izan da.

Sail desberdinetako irabazleez gain, argazki rallyra lanak aurkeztutako partaide guztiek ere opari bana izan dute.

Argazki ederrak ikusteko aukera izan dugu, bai horixe!

Zorionak parte hartzaile guztiei eta eskerrik asko Ostadar Mendi Taldeari.



Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.