Azaroak 17, igandea. ANDRELORRIAGA Axari bideetatik, Idiazabal.

Kaixo guztioi.

Hurrengo mendi irteera azaroak 17, igandean izango da. Oraingo honetan Idiazabaletik abiatuta ANDRELORRIAGAra joango gara, paisaia ederrez gozatzeko lekua Aralar eta Aizkorri artean. Aukera bikaina izango dugu udazkeneko koloreez gozatzeko.
Ibilbidea zirkularra da eta haurren neurrira prestaturikoa, haurrek eta gurasoek elkarrekin parte hartu ahal dezagun.
Betiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak bere kotxea ekartzea eskertuko genuke. Hala ere, aukerarik ez duena lasai etor dadila, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan.

Igandean, goizeko 8:30tan elkartuko gara Urretxuko frontoian. Itzulera 13:30 aldera aurre ikusten da.

Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako oinetako eta arropa egokiak eraman; goiza pasatzeko ura eta janaria.

Izen ematea, azaroak 15 ostirala baino lehen egitea eskertuko genuke, zerrenda aurrez prestatu eta antolatu ahal izateko. Hala ere, azken orduan agertuz gero ez dago arazorik.

Animatuko zeratelakoan, jaso agur bana.


IBILBIDEA:
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-outdoor/idiazabal-andrelorriaga-43440428

Inguruari buruzko informazioa:
http://www.idiazabalturismo.com/eu.html
















Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.