Abenduak 1, igandea. IZAZPI-EZKIO.

Kaixo guztioi.

Hurrengo mendi irteera abenduak 1, igandean izango da. Oraingo honetan, etxetik abiatuta Ezkioraino mendiz joateko aukeratako bat proposatzen dizuegu.

Ibilbidea Urretxun hasiko degu eta Izazpira igo ondoren Ezkiora jeitsiko gara. Ingurua ezagutzeko aukera izango dugu eta nahi duenak salda bero bat hartzeko aukera izango du Ezkioko ostatuan. Itzulera Ezkiotik Zumarragara doan autobusa hartuz egingo dugu.

Oraingo honetan ez degu kotxerik behar izango irteeraren hasiera lekura abiatzeko. Baina kontutan izanda G006 Ezkio-Zumarraga autobus lineako mikrobusak 22 pertsonentzako lekua baino ez duela, komeni da aurrez izena ematea beharrezkoa balitz bezperatik errefortzu kotxeak antolatzeko.

Igandean, goizeko 8:30tan elkartuko gara Urretxuko frontoian. Itzulera 13:00 aldera izango da.

Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako oinetako eta arropa egokiak eraman; goiza pasatzeko ura eta janaria.

Izen ematea, azaroak 29 ostirala baino lehen egitea eskertuko genuke, zerrenda aurrez prestatu eta antolatu ahal izateko.

Animatuko zeratelakoan, jaso agur bana.


IBILBIDEA:
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/urretxu-izazpi-ezkio-40449747

Inguruari buruzko informazioa:
http://www.igartubeitibaserria.eus/eu?set_language=eu




























Blog honetako argitalpen ezagunak

JENTILARRI Zaldibiatik. ARGAZKIAK.